Ekonomia -

Argindarraren faktura

Argindarraren prezioak marka berria ezarri du: 291,73 euro/MWh

Handizkako merkatuko argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta asteazken honetan goia jo du. Aurreko errekorra 288,53 euroan zegoen; urriaren 7an iritsi zen maila horretara, eta gaur langa hori gaindituko du.

Elektrizitate-dorrea. Artxiboko argazkia: EFE.
Elektrizitate-dorrea. Artxiboko argazkia: EFE.
Elektrizitate-dorrea. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, batez beste, 291,73 euro ordainduko da megawatt-ordua (MWh) handizkako merkatuan, hau da, marka berria ezarri du, urriaren 7tik zegoena gaindituz, 288 euro ordaindu baitzen orduan.

Ordu-tarteei erreparatuz gero, 21:00ak eta 22:00ak bitartean izango da garestien, megawatt-orduak 319,1 euroko prezioa izango baitu tarte horretan; merkeen, berriz, 05:00ak eta 06:00ak bitartean izan da, 261,73 euro ordaindu baita.

Aurreikuspenak bete dira, beraz; izan ere, joan den astean 200 euro inguruan egonkor mantendu bazen ere, azken egunetako joerak marka historiko berri bat ezartzea aurreikusten zuen.

Abenduan, batez beste 221,06 euro ordaindu da megawatt-ordua, eta, horrela jarraituz gero, argindarraren faktura urrikoa baino garestiagoa izango da, urrian argindarra inoiz baino garestiago egon ondoren.

Azken hilabeteetan merkatu elektrikoan izan den garestitzea, batez ere, gasaren prezio altuek eta karbono dioxidoa (CO2) isurtzeko eskubideek eragin dute, aurtengo maximo historikoetan baitaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea