Ekonomia -

Correa-Rajoy bilera

Etxea itzultzearekin zorrak kitatu ahal izatea eskatu du Correak

Rafael Correa Ekuadorreko presidentearen ustez, zorrak kitatzeko etxea itzultzearekin nahikoa ez izatea ekonomiaren "printzipio etikoaren" aurka doa.

Rafael Correa Ekuadorreko presidentea. Argazkia: Efe
Rafael Correa Ekuadorreko presidentea. Argazkia: Efe
Rafael Correa Ekuadorreko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Correa Ekuadorreko presidentea Mariano Rajoyrekin bildu da eta hipotekak "malguagoak" egiteko eskakizuna helarazi dio, krisiaren kostuak herritarren eta banketxeean artean "banatzeko".

Correaren ustez, ekonomiaren "printzipio etikoen" aurka doa zorrak kitatzeko etxea itzultzearekin nahikoa ez izatea. "Krisiaren kostu guztiak herritarren gain jartzen ari dira, harrigarrria da", esan du.

Bestetik, Rajoyk "iradokizunak" onartzen dituela esan dio Correari eta onartu beri duen jardunbide egokien kodea gogoratu dio.

Latinoamerikako egungo egoeraren inguruan, Correaren ustez "aldaketen aro bat" baino gehiago, "aro aldaketa" bizitzen ari dira.

"Gertatzen ari dena orain hamar urte pentsaezina zen, paradigma neoliberalen menpe geundenean. Orduan Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua etortzen ziren zer egin genezakeen esatera. Orain, enperadore bailiran etortzen badira, hegazkin berean bueltan bidaltzen diegu", esan du Correak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea