Ekonomia -

Lan-gatazka

IMQ Analisi Klinikoak enpresan hiru eguneko greba, 20 urtetik gora lan-hitzarmenik gabe daudela salatzeko

Lehendabiziko lanuztea ostegun honetan egin dute eta % 70eko jarraipena izan du, ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez. IMQ-k 100 langile eta 30 zentro dauzka Bizkaian.  

IMQ-ko langileen elkarretaratzea. Argazkia: ELA sindikatua
IMQ-ko langileen elkarretaratzea. Argazkia: ELA sindikatua
IMQ-ko langileen elkarretaratzea. Argazkia: ELA sindikatua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IMQ Analisi Klinikoak konpainian hiru eguneko greba deitu dute lan-baldintza txarrak dituztela salatzeko. Lehendabiziko lanuztea ostegun honetan egin dute eta jarraipena % 70ekoa izan da, ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez.  

IMQ Analisi Klinikoak enpresak 100 pertsonako lantaldea eta 30 zentro dauzka Bizkaian. Izenak dioen moduan, analisi klinikoak egiten dituzte, tartean PCR probak.

ELAk eta LABek ohar batean azaldu dutenez, 20 urte baino gehiago daramatzate lan-hitzarmenik gabe, "baldintza prekarioekin, kontratu partzialekin, urtean 1.800 orduko lanaldiak eginez eta 1.200 eurotik beherako soldatekin".  

Sektore bereko enpresekin alderatuta, IMQ-ko beharginek urtean 132 ordu gehiago sartzen dituztela eta ordainsaria % 33 txikiagoa dela salatu dute. Ildo berean, konpainiak azkeneko hiru urteotan 4,1 milioi euroko irabaziak pilatu dituela gogora ekarri dute.

Gauzak horrela, sindikatuek abenduaren 23an, 24an eta 27an grebara jotzea erabaki dute.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak IMQ Sindikatuak Lan gatazkak