Ekonomia -
Bidaia komertziala
Krisia gainditzeko Asiari arreta gehiago jartzea nahi du Patxi Lopezek
"Herrialde askotan dauden enpresek krisiari hobeto egiten diotela aurre" defendatu du lehendakariak.
Erredakzioa
Krisiari aurre egiteko, Euskadik eta Espainiak suspertzen ari diren Asiako herrialdeei arreta gehiago jartzea defendatu du Patxi Lopez lehendakariak eta enpresen internazionalizazioaren alde egin du.
"Politika publikoekin parte hartzea" defendatu du lehendakariak, "berrikuntzan, langileen kualifikazioan eta internazionalizazioan enpresen lehiakortasuna hobetzeko".
"Euskadik argi utzi du herrialde askotan dauden enpresek krisiari hobeto egiten diotela aurre, eta enplegu gehiago sortzen dutela", gaineratu du.
Lehendakaria New Delhira iritsi zen atzo eta industriaren lehiakortasunari buruzko foro batean parte hartuko du gaur Cervantes Institutuan.