Ekonomia -
Indiara bidaia
Indian euskal enpresentzako zorua erreserbatuko du Jaurlaritzak
Horrez gain, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Bernabe Undak esan du Jaurlaritzak ez duela BEC itxiko, "baina bere bideragarritasuna bermatzeko neurriak hartu beharko ditugu".
Erredakzioa
Bernabe Unda Industria sailburuak iragarri duenez, Indian euskal enpresentzako lurzorua erreserbatzen saiatuko da Eusko Jaurlaritza. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Patxi Lopez lehendakariarekin batera 95 euskal enpresetako zuzendariak joango dira Indiara, Asiako herrialde horretan merkatua zabaltzeko asmoz. Euskal ordezkaritza horrek Mondragon Taldeak sustatutako industria-gunea bisitatuko dute Pune, Bonbaitik lau ordura. Undak azaldu duenez, egun 42 euskal enpresa daude Indian eta Jaurlaritzaren helburua kopuru hori handitzea izango da, horretarako Txinana sinatutako antzeko akordioa lortu nahi dute, hau da, Mondragon Taldea instalatuta dagoen tokitik gertu euskal enpresentzako lurzorua erreserbatzen saiatuko dira. "Indiakoa susperraldian dagoen merkatua da, hazkunde maila altua daukana eta industrializazio eta azpiegiturak hobetzeko prozesu batean murgilduta dagoena; beraz, makina erreminta, garraiorako materiala eta ekipoentzako ondasunak behar dituzte, besteak beste, eta hori euskal enpresek eskaintzen dute", azpimarratu du. Bestalde, Jaurlaritzak Barakaldoko BEC itxiko ez duela ziurtatu du, "baina irtenbideak bilatu behar ditugu, gastuak murrizteko eta bere bideragarritasuna bermatzeko".