Ekonomia -

Bukatu da bidaia

Indiako merkatua, euskal enpresentzako aukera berria

Asiako herrialdeak energia, garraio, ibilgailu-industria eta makina erreminta bezalako sektoreetan hazteko duen gaitasuna egiaztatu du Jaurlaritzak. Egun EAEko 43 enpresa daude bertan.

Eusko Jaurlaritza, pozik Indiarako bidaiak eman duenarekin. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritza, pozik Indiarako bidaiak eman duenarekin
Amaitu da Jaurlaritzak Indiara egindako bidaia komertziala

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza pozik agertu da aste honetan Indiara egindako bidaiak eman duenarekin. Patxi Lopez lehendakaria buru, ''euskal enpresei Asiako ateak ireki ahal izatea'' baimendu du ekimenak, Jaurlaritzaren hitzetan.

Helburua hori berau zela azpimarratu dute, eta ''behar bezala bete'' dutela azaldu dute. 200 bat bilera egin dituzte bertan, euskal enpresen gaitasunak bertan jakitera emateko. Indiako eta Euskadiko enpresen arteko harremanak sendotu dituztela iragarri du Jaurlaritzak.

Erakundeetako ordezkariekin batera, ehun bat enpresetako ordezkarik egin dute Indiara bidaia. Asiako herrialdeak energia, garraio, ibilgailu-industria eta makina erreminta bezalako sektoreetan hazteko duen gaitasuna egiaztatu dute bertan, eta Euskadi eremu horietan oso lehiakorra izan daitekeela gogoratu dute.

Bost eguneko bidaia izan da, eta Indiako Hirietako Garapen, Zientzia eta Energia Berriztagarrien ministroekin bilerak egin dituzte. Maharashtra estatuko lehen ministroarekin ere elkartu dira Euskadiko ordezkariak.

Egun 43 euskal enpresa daude Indian, eta, ''laster'', gehiago egotea espero du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea