Ekonomia -
Euskal kutxak
'Zorrak gizarte ekintzarekin ordaintzeak haren izaera galtzea dakar'
Ostiral honetan izandako Batzar Nagusian Kutxabankek "etxebizitza ordainean emateko aukera" aintzat hartu ez izana deitoratu du Mikel Arana Ezker Anitzako-Iuko legebiltzarkideak.
Erredakzioa
Exebizitzen kaleratzeak ekiditzeko Gizarte Ekintzaren diru-funtsak erabiltzeko Kutxabankeko egindako proposamenak"Gizarte Ekintzaren izaera bera galtzea" dakarrela salatu du larunbat honetan Mikel Arana Ezker Anitzako-IUko legebiltzarkideak. "Kutxen gizarte ekintzak erabiltzea gizarte ekintza beraren helburua okertzea da", azpimarratu du.
Halaber, ostiral honetan izandako Batzar Nagusian Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak "etxebizitza ordainean emateko aukera" aintzat hartu ez izana deitoratu du legebiltzarkideak.
Bestalde, Joseba Egibar EAJko bozeramaileari ere ez zaio gustatzen "haren etxetik botatzen dutenak gizarte ekintzatzat hartzea". "Gizarte ekintzak helburu argi bat du eta hori beste gauzengadik bereizi behar da", esan du.
Anton Damborenea PP alderdiko bozeramaileak azpimarratu duenez, "Fernandezek defendatutakoa begi bistakoa da, mozkinak murrizten badira zorrak barkatzen direlako, esaterako, gizarte ekintzei zuzendutako dirua ere murriztuko dute".
Txarli Prieto Arabako PSEko buruak nabarmendu duenez, "gizarte ekintza etxea galtzen dutenen mesederako erabil daiteke baina ez hori bakarrik, helburua askoz ere handizalea da".