Ekonomia -
Greba orokorra
Lan erreformak 'eredu txinatarrarekin lehiatu' nahi duela dio CCOOk
Unai Sordo CCOOko EAEko idazkari nagusiak lan erreformarekin "soldaten balioa gutxitu" nahi dela salatu du.
Erredakzioa
Unai Sordo CCOOko EAEko idazkari nagusiak greba orokorrean parte hartzeko deia egin du eta lan erreformarekin "soldaten balioa gutxitu" nahi dela salatu du. Era horretan, 'eredu txinatarrarekin lehiatu' nahi dela gaineratu du.
Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi plazan egin duten ekitaldian, Sordok esan du lan erreformari erantzun onena "greba orokorra" egitea dela.
Presa izatea eta erreforma "elkarrizketarik gabe, Lege dekretuarekin" egitea beharrezkoa zen ala ez galdetu du. "Gobernuarekin negoziazioa bilatu behar da, baita Euskadin gure hitzaremen kolektiboak mantentzeko erak, sektoreetako hitzarmenak, probintziakoak eta erkidegokoak", adierazi du.