Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Etxaidek 'gure eskubideei uko ez egiteko' dei egin die langileei
LABeko idazkari nagusiak esan du lan erreformari buelta eman behar zaiola "mobilizazio asko eginez".
Erredakzioa
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak adierazi du hilaren 29ko greba orokorrak "denok kalera ateratzeko eguna" izan behar duela, "kalean hainbat sektoretako indarrak batu eta erasoari 'nahikoa da' esateko".
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Etxaidek lan erreformak kentzen dituen eskubideei "uko ez egiteko" dei egin die langileei. "Erreformari buelta eman behar zaio, eta gure eskubideen defentsa eginez haren ondorioak geldiarazi behar ditugu", gaineratu du.
Horren ildotik, Etxaidek esan du egun horretan "etxean geratu edo lanera joan" erabaki daitekeela, baina lan erreformari "mobilizazio askorekin eta gure eskubideei uko egin gabe buelta eman ezean, ez du atzerabueltarik izango". "Greba egitea inbertsioa izango da krisitik ateratzeko", iritzi dio.
LABeko idazkari nagusiak zehaztu du "mila enpresa batzordek baino gehiagok" egin dutela bat grebarekin, eta bozketetako emaitzak "oso irmoak" izan direla. "Ia ez dago grebaren aurkako jarrerarik", nabarmendu du.
Bestalde, Etxaidek salatu du Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuek galarazi egingo dutela hainbat sektoretan greba egitea, hala nola garraioan eta hezkuntzan.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak adierazi du hilaren 29ko greba orokorrak "denok kalera ateratzeko eguna" izan behar duela, "kalean hainbat sektoretako indarrak batu eta erasoari 'nahikoa da' esateko".Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Etxaidek lan erreformak kentzen dituen eskubideei "uko ez egiteko" dei egin die langileei. "Erreformari buelta eman behar zaio, eta gure eskubideen defentsa eginez haren ondorioak geldiarazi behar ditugu", gaineratu du.Horren ildotik, Etxaidek esan du egun horretan "etxean geratu edo lanera joan" erabaki daitekeela, baina lan erreformari "mobilizazio askorekin eta gure eskubideei uko egin gabe buelta eman ezean, ez du atzerabueltarik izango". "Greba egitea inbertsioa izango da krisitik ateratzeko", iritzi dio.LABeko idazkari nagusiak zehaztu du "mila enpresa batzordek baino gehiagok" egin dutela bat grebarekin, eta bozketetako emaitzak "oso irmoak" izan direla. "Ia ez dago grebaren aurkako jarrerarik", nabarmendu du.Bestalde, Etxaidek salatu du Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuek galarazi egingo dutela hainbat sektoretan greba egitea, hala nola garraioan eta hezkuntzan.