Ekonomia -

BILBAO EXHIBITION CENTRE

BECek 207 ekitaldi hartu zituen iaz eta 45,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan zuen

Bilbao Exhibition Centre erakustazokak adierazi duenez, 2021a "jarduera berreskuratzeko" urtea izan zen. Halaber, baikortasunez begiratzen dio 2022ari eta nazioarteko ekitaldi berriak hartzea espero du.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak BECen egin zituzten iaz. Artxiboko argazkia: EFE
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak BECen egin zituzten iaz
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak BECen egin zituzten iaz. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustakozan, 207 ekitaldi egin ziren iaz, eta 45,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan zuten.

Bertan egindako 207 ekitaldiek (26 azoka, 159 konbentzio eta ekitaldi eta 22 Bizkaia Arenan) 289 egunez okupatu zuten, eta 959 lanpostu sortu zituen.

Bilbao Exhibition Centre erakustazokak ohar bidez adierazi duenez, 2021a "jarduera berreskuratzeko" urtea izan zen. Pandemiaren ondorioak gorabehera, hilabeteek aurrera egin ahala programazioa dinamismoa irabazten joan zen.

Halaber, BECeko arduradunek baikortasunez begiratzen diote 2022ari, eta nazioarteko ekitaldi berriak hartzea espero dute. Aurten, besteak beste, makina-erremintaren biurteko azoka egingo dute, berriro, BECen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbao Exhibition Centre Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa