Ekonomia -

Prezioen gorakada

Erregaien prezioak maximo historikoa ezarri du, irteera operazioan

55 litroko erregai-tanga betetzea 2011ko Aste Santuan baino 9 euro garestiagoa da iazko Aste Santuarekin alderatuta, eta 5,5 euro garestiagoa gasolioaren kasuan.

Erregaien prezioa gora egiten ari da, etengabe. Argazkia: EITB.
Erregaien prezioa gora egiten ari da, etengabe.
Erregaien prezioa gora egiten ari da, etengabe. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren batez besteko prezioa 1,5 eurotik 0,02 zentimora jarri da, 1,498 euroan, hain zuzen, aste honetan, Espainian. Ondorioz, erregai honek asteko maximoa zortzigarren aldiz jarraian gainditu du, Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariaren arabera.

Marka berria Aste Santuko irteera operazioaren bigarren fasearen hasieran iritsi da. Trafiko Zuzendaritzak (DGT) iragarri duenez, asteazkena eta astelehena bitartean 8 milioi joan-etorri izango dira.

Azken astean, gasolinaren prezioa % 1,3 igo da, % 15 garestitu da urte hasieratik. Egungo prezioak iazko aste berean izandako % 12ko igoera gainditu du.

Gasolioa, errekorretik 0,08 zentimora

Gasolioari dagokionez, erregaiaren prezioa % 0,2 igo da azken astean 1,392 eurora iritsita. Horren ondorioz, martxoan bertan ezarritako errekorretik 0,08 zentimora dago soilik.

Gasolioa 2012ko lehen astean baino % 8,3 garestiago dago, eta iazko aste berean baino % 7,7 garestiago.

Gauzak horrela, gasolina-autoa duenak 82,3 euro beharko ditu 55 litroko erregai-tanga betetzeko, iazko aste berean baino bederatzi euro gehiago. Gasoleo-autoa duenak, berriz, 76,5 euro ordainduko ditu 55 litroko erregai-tanga erregaiz betetzeko, iaz baino 5,5 euro gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea