Ekonomia -

Amiantoren hipotesia ukatu du

Langilea amiantok jota hil zela errefusatu du Tubacexek

Asteazken honetan 58 urteko langile bat hil zen Amurrion. Zuzendaritzak zabaldu duenez, "orain arte dakigunarekin, berez hil zela esan dezakegu, bihotzekoak jota".

Tubacex enpresa. Argazkia: EITB
Tubacex enpresa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacexeko zuzendaritzak ohar baten bidez jakitera eman duenez, "ausartegia da" asteazken honetan Amurrioko lantegi batean hil zen langile baten heriotza eta amianto lotzea. Honen arabera, langilea "berez hil zen, bihotzak jota".

CCOOk jakitera eman duenez, asteazken honetan 58 urteko langile bat hil zen, amiantoagatik gaixotu ostean. Heriotzaren unean langilea lanean zegoen eta dirudienez, bihotzekoak jota hil zen.

Gizonezkoak 30 urte zeraman Tubacexeko enpresa batean lan egiten eta amiantoren ondorioz, biriketan gaixotasun bat zuen. Hala ere, Tubacexek zabaldu duenez, "orain arte dakigunarekin eta frogen emaitzak ezagutu arte, langilea berez hil zela esan dezakegu, bihotzekoak jota". Enpresak langile honen heriotza deitoratu du. "Asko estimatzen genuen, 30 urte hemen lan egiten eman zituelako eta beste senitarteko ditu hemen ere lan egiten", gaineratu du Tubacexek ohar baten bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea