Itxi

Ekonomia

Negoziazioa

Gutxieneko diru-sarrera Euskadira transferitzeko akordioa, airean oraindik

EITB MEDIA

Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua berriz bildu dira asteazken arratsaldean, baina ez dute akordiorik lortu, goizean lehendakaria "itxaropentsu" agertu bazen ere.

  • La consejera Garamendi y la ministra Rodríguez, en una reunión el pasado septiembre.

    La consejera Garamendi y la ministra Rodríguez, en una reunión el pasado septiembre. Foto: EFE

Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza berriz bildu dira asteazken arratsalde honetan gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa Euskadira transferitzeko, baina akordioa itxi gabe jarraitzen dute, goizean Iñigo Urkullu lehendakaria "itxaropentsu" agertu bazen ere.

Lehendakaritzatik azaldu dutenez, "kudeaketa prozesuetan" dago arazoa akordioa ixteko, baina "borondate politikoarekin" gaindi daitekeela nabarmendu du.

Bi orduko batzarra egin dute. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, gaurko bilera telematikoaren ondoren, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroarekin hitz egingo du, "irtenbide bat bilatzeko".

Jaurlaritzak "desengainua" hartu du akordio faltarekin, "transferentzia prozesuaren negoziazioan gai konplexuenetan aurrerapauso garrantzitsuak" eman ondoren.

"Hala eta guztiz ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak akordioa ixteko itxaropena du", berretsi du EAEko Exekutiboak.

Garamendik iragan ostiralean errepikatu zuenez, Eusko Jaurlaritzak "ez du hala moduzko transferentziarik onartuko". "Eskumenak izan behar dituen ezaugarrietatik hurbilago dago akordioa", ziurtatu zuen, baina oraindik "blindatzeko esparruak" daudela onartu zuen.

Bi gobernuen arteko "desadostasun teknikoak" eztabaidatzen dituen aldebiko foroa da lantalde teknikoa, behin betiko akordio bat ixteko helburuarekin. Aldez aurretik, eskumenaren balorazio ekonomikoa egin dute, bi gobernuen arteko Batzorde Mistoan transferentzia ixteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena