Ekonomia -

GREBA MUGAGABEA

Emakume bat atxilotu dute Galdakaon, Maxam enpresako langileen protestan ertzainen aurka egitea leporatuta

Asteazkenean hasi zuten greba mugagabea Maxameko langileek, zuzendaritzak Galdakaoko lantegia ixteko hartutako erabakiaren aurka. 70 langileren etorkizuna jokoan dago.

Maxam enpresako langileen manifestazioa Galdakaon. Argazkia: @CCOOindustria
Maxam enpresako langileen manifestazioa Galdakaon
Maxam enpresako langileen manifestazioa Galdakaon. Argazkia: @CCOOindustria

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen atzo Galdakaon, Maxam enpresako langileen protestan agenteen aurka egitea leporatuta.

Beharginek asteazkenean ekin zioten greba mugagabeari, ehiza materiala ekoizteko duen lantegia ixteko erabakiaren aurka. Itxiera martxoan gauzatuko da eta zuzendaritzak sindikatuei jakinarazi dienez, ezingo ditu langile batzuk birkokatu.

70 langileren etorkizuna jokoan dago eta hori salatzeko protestak egiten ari dira enpresaren atarian.

Atzo, tentsioa izan zen langileen eta protesta kontrolatzera joan ziren ertzainen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Galdakao bideoak Azken ordukoa Bizkaia Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak Lan gatazkak gaur