Ekonomia -

Enplegua

Langabezia % 0,11 jaitsi da otsailean EAEn, eta % 2,67 igo Nafarroan

Hilabetea 115.815 langaberekin itxi da Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, urtarrilean baino 129 gutxiagorekin. 876 langabe gehiago izan dira foru erkidegoan.

Eraikuntza sektoreko langile bat. Artxiboko irudia: EFE
Eraikuntza sektoreko langile bat.
Eraikuntza sektoreko langile bat. Artxiboko irudia: EFE

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailean, langabezia % 0,11 jaitsi da EAEn, eta % 2,67 igo Nafarroan

129 langabe gutxiago izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, urtarrilean baino % 0,11 gutxiago, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren datuen arabera. Hilabetea 115.815 langaberekin itxi da.

2020ko otsaileko datuekin alderatuta, 1.424 pertsona gutxiago daude langabezian. Langabeen % 56,7 emakumeak dira.

Lan-erreforma indarrean sartu eta bi hilabetera, kontratazio mugagabeak azken 12 urteetako gorakadarik handiena izan du, % 16 igo baita.

Nafarroako Foru Erkidegoan, 876 langabe gehiago izan dira. Guztira, 33.693 pertsona daude langabezian, % 2,67 gehiago.

Aurreko urteko datuekin alderatuta, % 21,62 jaitsi da langabezia (9.293 pertsona gutxiago), Lan Ministerioaren datuen arabera.

Espainiako Estatuan, 11.394 langabe gutxiago daude. 2015etik izandako jaitsierarik handiena izan da, otsaileko datuak kontuan hartuta. Guztira, 3.111.684 langabe daude.

Mendiak uste du Euskadi "kota ezezagunetara bideratzen ari dela kontratazio mugagabean"

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, lan-erreformaren "zarata politikoaren eta alferreko argudioen aurrean", EAEn "kontratazio mugagabean ezezagunak diren mailak" lortzen ari dira.

"Duela hamar urte baino gehiago politika aktiboen transferentzia onartu genuenetik, inoiz ez da lortu maila horretako kontratazio mugagabearen maila", gaineratu du Mendiak, eta tasa hori duela hilabete baino bost puntu handiagoa dela esan du.

"Hori da aipatu nahi nuen adostasunaren balioa. Bi urte bete dira ekonomiaren geldialdi historiko eta globala gertatu zenetik. Eta enpleguaren suntsipen masiboaren eta susperraldi motelaren iragarpenen aurrean, 1.424 pertsona gutxiago daude langabezian eta afiliazioa maximo historikoetara heltzen ari da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Ekonomia berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak