Ekonomia -

YPFren desjabetzea

'Ezinegon sakona' agertu du Rajoyk Argentinarekin

Gobernuko presidentearentzat erabakia ''justifikaezina'' da eta ''aurrekari larria'' ezartzen du. Espainiak Repsolen zilegizko interesak defendatuko dituela berretsi du Rajoyk Mexikon.

Mariano Rajoy, Mexikon. EFE
'Ezinegon sakona' agertu du Rajoyk Argentinarekin
YPFren desjabetzea: Erreakzioak

01:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ''ezinegon sakona'' agertu du astearte honetan Mexikon, YPF desjabetzeko Argentinak hartutako erabakiarekin.Rajoyren hitzetan, ''erabakiak ez du inongo justifikaziorik ezta arrazoi ekonomikorik ere'', eta Espainiak Repsolen zilegizko interesak defendatuko dituela berretsi du presidenteak.

Latinoamerikaren inguruko mundu mailako Ekonomia Foroan egin ditu adierazpenok Rajoyk, Puerto Vallartan (Mexikon). Cristina Fernandez presidenteak astelehen honetan egindako iragarpenak Argentinaren eta Espainiaren arteko harremanetan ''beti egon ohi izan den akordioa'' apurtu duela esan du Rajoyk, eta, neurriak Argentinaren izen onari ''kalte'' egiten diola.

Presidenteak berretsi du Gobernuak ''Repsolen zilegizko interesak eta herrien arteko errespetuan oinarritutako ekonomia eredua'' defendatuko dituela.

Guatemalaren eta Mexikoren elkartasuna

Felipe Calderon eta Otto Perez Molina Mexiko eta Guatemalako presidenteek elkartasuna agertu diote astearte honetan Espainiari, Puerto Vallartan egiten ari diren Foroan. Rajoy bi presidenteekin bildu da goizean, eta egoera berria aztertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea