Ekonomia -

YPFren desjabetzea

Adegi: 'YPFren kasuak ez du bertan inbertitzeko konfiantzarik ematen'

"Oraingoz" eurengana ez dela enpresaririk joan laguntza, babes edo aholku-eske esan du Adegik.

Jose Miguel Ayerza Adegiko Idazkari nagusia Radio Euskadin. EITB
Jose Miguel Ayerza Adegiko Idazkari nagusia Radio Euskadin. EITB
Jose Miguel Ayerza Adegiko Idazkari nagusia Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YPFren desjabetzea bezalako kasuak ez dutela Argentinaren aldetik bertan inbertitzeko "konfiantza nahikorik" ematen esan du Jose Miguel Ayerza Adegiko Idazkari nagusiak.

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, Ayerzak esan du Kirchnerren hurrengo pausoak zeintzuk izango diren ez dakitela, "baino aurrekariak ez dira onenak", eta YPFren desjabetzea bezalako kasuak ezin direla errepikatu uste du.

Une honetan, Argentina "ez da inbertsioak egiteko lehentasunezko herrialdea euskal enpresentzat", baina "datozen urteetan ekonomiaren bilakaera garbia" dela esan du. "Hazkundea suspertzen ari diren herrialdeetan dago, Europan baino gehiago".

Horregatik, etorkizunera begira, "Hego Amerika, euskal eta gipuzkoar enpresentzat, lehentasunezko destinoa da".

Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko ordezkariarentzat "ezinbestekoa da inbertsioak egiteko garaian, segurtasun juridikoa kontutan hartzea,". Ildo honetan, "horrelako albisteek ez dute beharrezkoa den konfiantza ematen", adierazi du.

Azkenik, "oraingoz" behintzat, eurengana ez dela enpresaririk joan laguntza, babes edo aholku-eske esan du Adegik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea