Ekonomia -
Gipuzkoako Aldundia
Laguntza berri batez orekatuko dute gutxieneko errentaren murrizketa
Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza izango da eta ekainetik aurrera martxan jartzea aurreikusten dute.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak dekretu bitartez gizarte laguntza berri bat onartuko duela iragarri du.
"Jaurlaritzaren murrizketek eragindako hutsunea betetzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko baldintzetatik at gelditzen direnen gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko".
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzekobaldintzak zorroztu egin zituen Jaurlaritzak, eta besteak beste, hiru urtez erroldatuta egotea eskatzen da orain.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak iragarri dute neurria eta ekainetik aurrera martxan jartzea aurreikusi dute.
Ekimen honekin, aldundiak berea ez den eskumen bat bere gain hartzen du, baina Gipuzkoan "pobrezia areagotzea ekiditeko helburuarekin; Jaurlaritzaren arduragabekeria orekatzeko, diru-sarrera horiek jasotzeko baldintzak zorroztu dituelako".
Gipuzkoan urtero 600 lagun inguru geldituko dira diru-sarrera hau gabe, Aldundiaren datuen arabera.