Ekonomia -

Prozesuak, aurrera

YPF Gas enpresa ere desjabetuko du Argentinak

Desjabetzearen txostena onartu du Senatuak, eta proiektuaren eztabaidari ateak ireki dizkiote. Espainiako Ministroen Kontseiluak ostiralean jorratuko ditu Argentinaren aurkako neurriak.

Argentinako senatarien bilera. Argazkia: EFE
YPF Gas ere desjabetuko du Argentinak
Argentinako senatarien bilera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YPF desjabetzeak YPF Gas enpresari ere eragingo dio, Anibal Fernandez Argentinako senatariak iragarri duenez.

Asteazken honetan funtsezko aurrerapausoa eman du Argentinako Gobernuak YPF desjabetzeko prozesuan, Senatuak desjabetzearen txostena onartu eta proiektuaren eztabaidari ateak ireki baitizkio. Datorren asteko asteazkenean egingo duten Osoko Bilkuran, YPF Gas enpresa nazionalizatzea ere eztabaidatuko dute.

Eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kongresura eramango dute proiektua, eta, ziurrenik, aurrera aterako dute, Gobernuaren alde dauden legegileek bertan gehiengoa dutela baliatuta.

Argentinaren aurkako neurriak, ostiraleko Ministroen Kontseiluan

Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Merkataritza ministroak aurreratu duenez, ostiraleko Ministroen Kontseiluan jorratuko dituzte YPF desjabetzeko Argentinak hartutako erabakiaren aurrean Gobernuak onartuko dituen neurriak. Neurri horien inguruko zehaztasunik ez du eman ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea