Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Greba deitu duten garraiolarien sindikatuak: "Errentagarriagoa da geldirik egotea kamioia arrankatzea baino"

Hiru eta Tradisna sindikatuetako ordezkariek aurreikusi dute lanuzteak luze joko duela, eskakizunen zerrenda luzea delako. "Abenduan neurri batzuk adostu zituzten Espainiako Gobernuarekin, baina horiek bete egin behar dira", salatu dute.

Hainbat kamioi, artxiboko argazki batean. EITB Media
Hainbat kamioi, artxiboko argazki batean.
Hainbat kamioi, artxiboko argazki batean. EITB Media

play icon 12:30

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregaiaren garestitzea tarteko, Hiru eta Nafarroako Garraiolarien Elkartea (Tradisna) sindikatuen baitan bildutako kamioilari autonomoen gehiengoa greban dago gaurtik hasita. Jon Altuna Hiruko komunikazio arduraduna eta Iñaki Goñi Tradisnako zuzendaritzako kidea elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, eta salatu dutenez, egoera honetan, "errentagarriagoa da geldirik egotea kamioia arrankatzea baino".

Goñik (Tradisna) aurreikusi du grebak luze jo dezakeela, mobilizazioa deitu duen Espainiako Garraioaren Defentsarako Plataformak egindako "eskaeren zerrenda luzea" delako. Nabarmendu duenez plataformari babesa emateko bat egin dute grebarekin.

Altunaren (Hiru) hitzetan, garraiolarien egoera "oso larria da" eta plataformaren aldarrikapenak eta Hiru sindikatuaren "oso antzekoak" izanik, bat egitea erabaki dute. Esan du abenduko grebaren aurretik Espainiako Gobernuarekin hainbat neurri adostu zituzten enpresek, baina "gerora neurri horiek bete egin behar dira", ohartarazi du. 

Azaldu duenez, larunbatean asanbladan bildu ziren sindikatuko kideak eta gehienak grebaren alde azaldu: "Argi geratu zen tarifak berrikusi behar direla, hilero edo astero, ezin delako jakin zenbat garestituko den gasolioa, eta baldintza horietan ezin dugu lan egin".

Aitortu du, dena den, kamioilari batzuek enpresarekin tarifa igoera adostu dutela, eta horiek lanean egongo direla. "Enpresari batzuk ondo portatu dira, eta ordaindu beharrekoa ordaintzeko prest agertu dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Grebak albisteak EAE Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Petrolioa Irratia euskaraz Industria albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Gatazkak garraio sektorean Gasolinaren prezioaren igoera