Ekonomia -
Zerbitzu berria
Adinekoei zuzendutako ordutegi berria izango du Kutxabanken kutxa zerbitzuak bihartik aurrera
Gainera, telefono bidezko arreta zerbitzua ere egokituko dute. Hala, 08:00etatik 22:00ak arte, urteko egun guztietan, izango dute adinekoek telefonoz arreta jasotzeko aukera.
EITB MEDIA
Kutxabanken kutxa zerbitzuak ordutegi berria estreinatuko du astearte honetan. Izan ere, 08:30etik 14:00etara emango du aurrez aurreko arreta zerbitzua aipatu erakundeak. Adinekoei zuzendutako zerbitzua hobetze aldera hartutako neurrietako bat da aipatutakoa.
Gainera, telefono bidezko arreta zerbitzua ere egokituko du. Hala, 08:00etatik 22:00ak arte, urteko egun guztietan, izango dute adinekoek telefonoz arreta jasotzeko aukera.
Digitalizazioak aurrez aurreko arreta salbuetsi behar ez duela iritzita, alegia, bata eta bestea osagarriak direla arrazoituta, Kutxabankek erabaki du teknologia berriekin lotutako ikastaroak ematen jarraitzea. Horrekin asmo du aplikazio berriak erabiltzeko orduan zailtasunak dituzten pertsonei laguntza ematea.
Hartara, martxan daude jadanik formakuntza digitala ardatz duten ikastaro berriak. Iaz ere, adinekoentzako ikastaroak antolatu zituen Kutxabankek. Oraingoan, baina, herri gehiagotara zabaldu nahi dute ekimena, adinekoek erraminta horien oinarrizko kontzeptuak ikas ditzaten.