Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Bi gobernuen arteko akordioa eta autogobernuaren garapenaren aldeko konpromisoa nabarmendu ditu Mendiak

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumena Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatuko den honetan, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi du herritarrek ez dutela aldaketarik sumatuko, Eusko Jaurlaritzak izapidetze osoa egingo duela salbu.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua Radio Euskadin
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua Radio Euskadin
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua Radio Euskadin

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko akordioa sinatuko duten egunean, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko adostasuna eta autogobernua garatzearen aldeko konpromisoa nabarmendu ditu Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan Mendiak adierazi duenez, behin transferentzia gauzatuta herritarrek ez dute inolako aldaketarik sumatuko, Eusko Jaurlaritzak izapidetze osoa egingo duela salbu. "Herritarrak ez du inolako aldaketarik nabaritu behar, baina egia da transferentziarekin Lanbiden burutuko dela prozesu osoa", gaineratu du.

Mendia pozik agertu da akordio politikoen bidez lorturikoagatik, eta politikak herritarrak defendatzeko balio duela nabarmendu du.

Ukrainako gerratik ihesi Euskal Autonomia Erkidegora iritsitako errefuxiatuei buruz galdetuta, bizitzeko baimena eskuratu ondoren, ostiraletik aurrera Lanbiden izena eman ahalko dutela gaineratu du.

Sindikatuek martxoaren 25erako Hezkuntzan deitu duten grebaren inguruan, berriz, esan du ez duela ulertzen "prebentziozko" greba deialdi hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE Espainiako Gobernua bideoak Idoia Mendia bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua