Ekonomia -

KAMIOILARIEN GREBA

Elikagaien hornidura oraingoz bermatuta dago, produktu zehatz batzuk urritzen hasi diren arren

Nolanahi ere, denboran luzatzen bada, arazorik handienetako bat fruta eta barazkien sektorean gerta daiteke. Produktu batzuk urritzen hasi dira, tomatea eta marrubia adibidez, kamioirik sartu ez delako.

Mercabilbaoko irudi bat. EITB Mediaren artxiboko argazkia
Mercabilbaoko irudi bat. EITB Mediaren artxiboko argazkia
Produktu freskoetan igarri daiteke nolabaiteko falta, baina sektoreak lasaitasun mezua zabaldu du

2:49

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oro har supermerkatuetatik lasaitasun mezua helarazi dute. Biltegiak beteta dituztela diote eta ez dela produktu gabeziarik espero. Hala ere, saltzaile batzuek nabaritu dute gaur fruta, adibidez, gutxiago zegoela. Hori bai, datorren astetik aurrera prezioen gorakada igarri dezakete bezeroek zein dendariek.

Era berean, Mercabilbaok uste du ez dagoela momentuz elikagaiez hornitzeko arriskurik kamioilarien grebaren eta baxurako flotaren etenaren ondorioz; izan ere, greba hasi aurretik merkantzia nahikoa pilatu zuten.

Elikagaien prezioek izandako gorakadaren ondorioz, gainera, azken bezeroaren kontsumoak behera egin du, eta hori ere laguntzen ari da, momentuz, elikagaiez hornitzeko arriskurik egon ez dadin, eta handizkako saltzailetik txikizkako saltzailerako salmentak "ohiko aste batean bezala" egin daitezen.

Dena dela, greba luzatzen bada, hornidura-arazo handienetako bat fruta eta barazkien sektorean gerta daiteke, Gorka Moreno Mercabilbaoko handizkako fruta eta barazkien presidenteak Radio Euskadiko "Ganbara"n azaldu duenez. Garraioaren grebak produktu horien iritsierari eragiten dio, Bilbora eramaten dituzten kamioiak blokeoak jasaten ari baitira, Almerian, batik bat.

Hego Euskal Herriko esneki enpresa nagusiak lanean dabiltza produktua saltokietara iritsi dadin
Hego Euskal Herriko esneki enpresa nagusiak lanean dabiltza produktua saltokietara iritsi dadin
Hego Euskal Herriko esneki enpresa nagusiak lanean dabiltza produktua saltokietara iritsi dadin

1:6

Onartu du produktu gutxi batzuk urritzen hasi direla dagoeneko, hala nola tomatea eta marrubia, astelehenetik ez baita kamioirik sartu elikagai horiekin. Fruta eta barazkien handizkariek nabaritu dutena da dendako edo supermerkatuko kontsumoa jaitsi denez, salmentak normaltasunez egiten ari direla egunotan.

Merkaturatzen dituzten elikagaien azken kontsumoaren beherakada hori Bilboko hornidura-zentroko itsaskien eta arrainaren sektoreko handizkariek ere nabaritu dute. Alma Crespo ordezkarietako batek azaldu duenez, oraingoz generoa sartzen ari da, nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaleen zati bat arrantzatu gabe geratu den.

"Itsaskia eta arraina arazorik gabe iristen ari dira, oraingoz, Frantziatik, Eskoziatik eta Kantauriko zenbait portutatik, hala nola Pasaiatik, Bermeotik, Avilesetik edo Laredotik", zehaztu du. Hala eta guztiz ere, zenbait kalse falta dira salmahaietan, hala nola, harkaitz-kabratxoa, barbarinak eta inportazioko oilarra edo zapoa.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuak ohartarazi du energiaren eta erregaiaren prezioak murrizteko premiazko neurriak martxoaren 29a baino lehen hartzen ez badira, beranduegi izan daitekeela eta hornidura arazoak izan daitezkeela.

Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek
Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek
Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek

0:59
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia EAE albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Arrantza Merkantzia-garraioari buruzko albisteak Supermerkatuak gaur