Ekonomia -
Iberdrolako batzordea
Iberdrolak Angel Acebes kontseilari izendatzea proposatuko du
Angel Acebes PPko ministro ohia Iberdrolako kanpoko kontseilari bezala sartuko da konpainia elektrikoan.
Erredakzioa
Iberdrolak Jose Luis San Pedro, Negozio zuzendari nagusia, konpainiaren aholkulari eragile izendatzeko proposamena egingo du akziodunen hurrengo Batzar Nagusian, eta Angel Acebes, PPko ministro ohia, kanpoko kontseilari.
Konpainia elektrikoak gaur Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, San Pedro konpainiako bigarrena izango da aurrerantzean, eta Iberdrolako gobernu-organo nagusian sartuko da, Jose Ignacio Berroetaren ordez, azken honek dimisioa aurkeztu ondoren.
Acebesek, berriz, Ricardo Alvarezek utzitako postua hartuko du Iberdrolaren Kontseiluan, honek ere dimisioa aurkeztu baitu (ez dute jakitera eman zergatik).