Ekonomia -

Ukrainako gerra

Jaurlaritzak eta aldundiek 530 milioi euroko inbertsio estrategikoetarako egitasmoa aurkeztu dute

Datozen bi urteetarako plana iragarri dute lehendakariak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek. Urkulluk azpimarratu duenez, agirian jasotako proiektuak EAEko administrazioen "baliabide propioekin" bultzatuko dituzte.

Lehendakaria eta hiru ahaldun nagusiak. Irudia: EiTB Media
Lehendakaria eta hiru ahaldun nagusiak. Irudia: EiTB Media
Lehendakaria eta hiru ahaldun nagusiak. Irudia: EiTB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek asteazken honetan iragarri dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek inbertsio estrategikoetarako egitasmo bat martxan jarriko dute. Horrela, datozen bi urteetan 530 milioi euro aktibatzea espero dute, EAEko erakundeen baliabide propioekin bultzatutako proiektuen bidez.

'Inbertsio Estrategikoetarako Euskadiko Plana 2022-2024' aurkezteko prentsaurrekoa eman dute Urkulluk eta Unai Rementeria, Ramiro Gonzalez eta Markel Olano Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek, hurrenez hurren.

Lehendakariak adierazi duenez, programaren bidez Euskadiko erakundeek "inbertsioaren aldeko apustua egiten dute, euskal ekonomia eraldatzeko eta suspertzeko palanka gisa".

Urkulluk azpimarratu duenez, agirian jasotako proiektuak EAEko administrazioen "baliabide propioekin" bultzatuko dituzte. Hala eta guztiz ere, proiektuen garapena "bizkortzea" posible izango da, Europako funtsak jasotzen dituzten unean.

Lehendakariak esan duenez, ekonomia suspertzeko "neurri gehigarri" bat da.

Inbertsio publikoa bultzatuko dute honako esparru hauetan:

-Osasunean eta pertsonen zaintzan: Osasunberri eta osasun-sistemen digitalizazioa barne.

-Bizialdi osoko ikaskuntzan, zaintzarekin lotutako enplegu feminizatuenetan arreta berezia jarrita.

-Energia berriztagarrietan: hidrogeno-korridorea

-Mugikortasun iraunkorrean

-Digitalizazioan eta Berrikuntzan; Industriari aplikatutako ingurumenaren gaineko nazioarteko erreferentzia-zentroa, Euskadi konputazio kualitatiboaren hub gisa kokatzeko apustu irmoa eginez.

-Hiri-habitatean: auzo kalteberetan esku hartzeko Opengela programa ezarriz.

-Habitat naturalean eta hondamendi naturalen prebentzioan

-Ekonomia zirkularrean

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia Errusia-Ukraina gerra