Ekonomia -

Ukrainako gerra

Petrolioaren prezioa ia % 5 jaitsi da, AEBk erreserbaren zati bat merkaturatuko duela iragarri ondotik

Hala ere, gaur-gaurkoz petrolioaren prezioa ez da iritsi Ukrainan gerra hasi aurreko balioetara, % 11 garestiago jarraitzen baitu.

Petrolio-plataforma. Artxiboko argazkia: Pixabay.
Petrolio-plataforma. Artxiboko argazkia: Pixabay.
Petrolio-plataforma. Artxiboko argazkia: Pixabay.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petrolio upelaren prezioak % 5 inguru egin du behera, bai Brent upelak baita West Texas Intermediate (WTI) upelak ere. Halaber, gaur bilera egingo dute Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko (LPEE) herrialdeek eta beste petrolio ekoizle batzuek, Errusia buru dutela.

Brent petrolio upelaren prezioa 107,82 dolarrean dago gaur (% 4,96 egin du behera). 15 petrolio mota nahasten dituen hori da Europan erreferente. WTI petrolio upela, AEBrako erreferentzia gisa balio duen erregai arina, berriz, % 4,87 merkatu da, 102,57 dolarrean baitago.

Hala ere, gaur-gaurkoz petrolioaren prezioa oraindik ez da iritsi Ukrainan gerra hasi aurreko balioetara, % 11 garestiago jarraitzen baitu.

Petrolioaren prezioen beherakada horrek zerikusi zuzena izan dezake AEBk egindako iragarpenarekin; izan ere, BBC kateak adierazi du Etxe Zuria Petrolio Erreserba Estrategikoko 180 milioi upel merkaturatzeko aukera aztertzen ari dela. 1974an biltegi hori sortu zenetik liberatuko duen kopuru handiena izango da iragarritako hori.

2021eko azaroan, Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri zuen 50 milioi petrolio upel merkaturatuko zituela herrialdeko Petrolio Erreserba Estrategikoak, eta martxoaren hasieran, berriz, Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE) Gobernu Kontseilua bildu zen (31 herrialdek osatzen dute), eta larrialdietako erreserbetatik 60 milioi petrolio upel merkaturatzea adostu zuten bertan.

Gaur, bilera birtuala egingo dute LPEEko herrialdeek eta beste petrolio ekoizle batzuek, Errusia buru dutela, egungo egoera aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Ameriketako Estatu Batuak Europa Errusia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa Joe Biden azken albisteak