Ekonomia -
Berpizte PLANA
Sanchezek iragarri du 11.000 milioi euroko inbertsioa egingo duela mikrotxipak eta erdieroaleak garatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, "Erdieroaleak sektore guztien oinarrizko elementua dira" eta "Espainiak ez du teknologia aurreratuenaren aurrean lasterketa galduko".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak proiektu estrategiko berri bat iragarri du ekonomia berreskuratu eta eraldatzeko, mikrotxipen eta erdieroaleei eragiten diena. Proiektu horrek 11.000 milioi euroko inbertsio publikoa ekarriko du.
Sanchezek azpimarratu duenez, "erdieroaleak sektore guztien oinarrizko elementua dira" eta "Espainiak ez du teknologia aurreratuenaren aurrean lasterketa galduko".
Espainiako Gobernuak, gaineratu duenez, herrialdea "aurrerapen industrial eta teknologikoaren abangoardian" egotea nahi du, eta helburu horretan "programa hau apustu handia da", Europaren autonomia estrategikoan aurrera egitea ekartzen baitu.