Ekonomia -

HEGALDIAK

Joan-etorri ugari prestatu dituzte konpainiek Aste Santuan Hego Euskal Herriko aireportuetaik abiatuta

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuek beren eskaintza indartu dute ibilbide berri batzuk eta denbora luzez falta izan diren beste helmuga batzuk jarrita.

Bidaiariak beren maletekin aireportu bateko pista batean. Artxiboko argazkia: EFE.
Bidaiariak beren maletekin aireportu bateko pista batean
Bidaiariak beren maletekin aireportu bateko pista batean. Artxiboko argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia luzearen ostean, pertsona asko bidaiatzeko gogoa berreskuratzen hasi dira. Hegaldi erregularrak eta maiztasunak oso ugariak dira Hego Euskal Herriko aireportuetan, eta, horri esker, Aste Santuko joan-etorriak egin daitezke Europako hiri eta opor-helmuga nagusietara.

Airelineek helmugak zehaztu dituzte, etxeko turismoa lehen aukeratzat hartuta, baina atzerrirako bidaiak ahaztu gabe.

Bidaiariaren aldeko borroka honetan, batez ere eguzki eta hondartzakoa, airelineek, bidaia-agentziek eta touroperadoreek bidaia-helmuga eta -eskaintzak biderkatzen dituzte, eta ibilbide berri batzuk proposatzen dituzte, baita denbora luzez falta izan diren beste helmuga batzuk ere.

Bilboko aireportuak martxoaren 27an hasi zuen udako kanpaina, eta urriko azken asteburura arte iraungo du. Airelineek 50 helmuga programatu dituzte, 2019an Bizkaiko aerodromoaren historiako udarik onenean eskaini zirenak baino bi jomuga gutxiago (Praga eta Berlin).

Voloteak % 88 handitu du eserlekuen eskaintza, 2019koarekin alderatuta, maiatzetik aurrera 14 ibilbide eta bi jomuga berri (Atenas eta Cagliari) eskainita.

Gainera, Bizkaian orain arte aritu ez diren bi airelinea izango dira: BlueAir (Errumaniako kostu txikiko linea) eta Edelweiss Air (Swissen bigarren marka, Lufthansa taldearena). Lehenengoak Bukarestera joateko hegaldiak eskainiko ditu, eta bigarrenak, berriz, Zurichekin konektatuko du.

Era berean, Norwegian Bilbora itzuliko da, Oslorako txartelak eskainiz. Air Arabia eta Transavia dira boskotea osatzen dutenak. Udan hasi ziren biak martxan, baina eskaintza sendoagoa izango dute aurten. Herbehereetako airelineak Rotterdam barik Eindhoven eskainiko du, eta Paris Orly gehitu.

Espainiako Estatu barruko bidaietan, eskaintza handitu da uharteetara (Kanarietara zein Balearretara) eta Mediterraneo aldera joateko, proposamen interesgarriak eta beste urte batzuetan gutxi erabilitako batzuk ere eskainita; Castello, Granada eta Jerez, besteak beste.

Aitzitik, Bilboko aireportuak ez ditu Praga eta Berlin berreskuratuko, eta Erresuma Batuarekiko konektibitatea ere ahuldu da. Edinburgo desagertu egingo da eta Londresko Standsted eta Southend aireportuekin ez da lorturarik izango; Heathrow eta Gatwickerako hegaldiak bai egongo dira. Parrillatik erori diren beste hiri batzuk Malta, Palermo eta Stockholm dira.

Loiuko aireportua

Forondak zortzi helmuga izango ditu Aste Santu honetan charter bidez: Praga (Txekiar Errepublika), Edinburgo (Eskozia), Ljubljana (Eslovenia), Budapest (Hungaria), Istanbul (Turkia) eta Sizilia (Italia). Aste Santuko charterrei apirilaren 25ean Egiptora joango dena gehitu behar zaie.

Eskaintza horrekin guztiarekin, Foronda udako denboraldirako prestatzen ari da, markak hautsi ditzakeelako zortzi helmugatarako hegaldiekin eta plazen kopurua % 30 handituta. Konpainiek ia 170.000 eserleku eskainiko dituzte udan.

Ryanairrek Charleroirako (Brusela hegoaldea) hegaldiak eskaintzen ditu martxoaren amaieratik. Forondak zortzi konexio finko eskaintzen ditu: Sevilla, Bergamo, Malaga, Alacant eta Palma. Gainera, maiatzetik aurrera, Kolonia gehituko da. Bestalde, Binterrek Kanaria Handirako loturak eskaintzen ditu. Enpresa horrek, baina, Tenerifekoak kendu ditu apiriletik aurrera.

  • Charterrak Aste Santuan. Edinburgo (Eskozia), Istanbul (Turkia), Ljubljana (Eslovenia), Budapest (Hungaria), Sizilia (Italia) eta Egipto.
  • Espainia barrukoak. Sevilla, Malaga, Alacant, Palma eta Kanaria Handia.
  • Nazioartekoak. Milan (Italia), Kolonia (Alemania) eta Brusela (Belgika).

Donostiako aireportuaren zortzigarren ibilbidea Londresera joatekoa izango da. Uztailaren 8tik aurrera, astelehenetan eta ostiraletan aterako dira Hondarribiko Aireportutik Erresuma Batuko hiriburura joateko hegaldiak.

Hondarribiko aireportuak hegaldiak handitzea lortu du azken urtean, eta Madril eta Bartzelona jomuga historikoei Mallorca, Menorca, Kanariak, Sevilla, Malaga eta Londres batu zaizkie orain.

Hondarribiko aireportua

Iruñeko aireportuak 100 eta 150 plaza arteko lau charter hegaldi prestatu ditu Aste Santurako, Nafarroako aireportutik zuzenean irteteko. Helmuga hauek ditu: Praga (Txekiar Errepublika), Edinburgo (Eskozia), Marrakex (Maroko) eta Venezia (Italia).

Horrez gain, udarako zuzeneko hegaldien eskaintza zabaldu du Veneziara, Tallinnera, Dubrovnikera (Kroazia), Balearretara, Kanarietara eta Egiptora joateko.

  • Charter hegaldiak Aste Santuan: Praga (Txekiar Errepublika), Edinburgo (Eskozia), Marrakex.
  • Espainia barrukoak. Madril, Eivissa, Palma, Menorca eta Kanaria Handia.
  • Nazioartekoak. Venezia, Tallinn, Dubrovnik (Kroazia) eta Egipto.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Donostia Iruñea Turismoa Euskadi Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Aste Santua oporrak Gasteizko Aireportua Oporrak Hondarribiko aireportua Iruñea-Noain aireportua