Ekonomia -

PPren Kongresua

Montoro: 'Ez ditugu zergak igoko, orekatu baizik'

Gobernuko presidenteordearen ustez, sozialistei "lotsa" eman beharko lieke etxetik ateratzea herria utzi duten moduan utzita. Rubalcabak, ordea, gizartea "ezkortasun giroan" murgiltzea egotzi die.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez dira zergak igoko, baina orekatu egingo dira Cristobal Montoro Ogasun ministroaren hitzetan, hazkundea eta enplegua sustatzeko.

Errioxako PPren 15. kongresuko amaiera ekitaldian egin ditu adierazpenak. Bertan, Pedro Sanz hautatu dute beste behin erkidegoko presidente gisa.

"Ez ditugu zergak igoko, baina hazkundea eta enplegua sustatzeko, euren haztapena aldatuko dugu", adierazi du.

Gobernuaren lehentasuna enplegua sortzea dela berretsi du, eta horretarako, zergen haztapena aldatu behar dela.

Ministroaren hitzetan, Espainiako zergadunek ez dituzte zerga gehiago ordainduko, baina Europako modu eta gakoen arabera aldatuko dira, Europar Batasunak gomendatzen duen bezala.

Ildo honetan, "ekaitza baretu" bitartean, zergak era "bidezkoan eta behin behinean" igo direla nabarmendu du, eta defizita zuzentzeko helburuarekin. Hala ere, zergak igotzea, ez dela hazteko eta enplegua sustatzeko era uste du.

Gobernuarentzat, "lehentasuna" defizit publikoa ixtea dela adierazi du Montorok, "beste herrialdeen finantziazioaren menpe ez egoteko".

Soraya Saenz: 'Irtetea lotsa emango lidake herria horrela utzita'

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak PSOEren kontra egin du herritarrei PPren Gobernuaren neurrien aurrean protesta egin eta kalera ateratzeko eskatzeagatik.

Saenz de Santamariaren ustez, sozialistei "lotsa" eman beharko lieke etxetik ateratzea herria utzi duten moduan utzita.

Gizartea "ezkortasun giroan" murgiltzea egotzi dio Rubalcabak Rajoyri

Bestetik, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orokorrak krisiarekin amaitzeko neurrien inguruan "gezurra" esaten egotzi dio Rajoyri. Gainera, gizartea "ezkortasun giroan murgiltzea" leporatu dio.

PSOEko XI. Lurralde Biltzarrean egon da Rubalcaba, Badajozen. Bertan, lan erreformaren lehen ondorioa, urteko lehen hiruhilekoan 400.000 lagun baino gehiago lanik gabe uztea izan dela esan du.

2012-2015erako aurrekontuak aurkezterakoan Luis de Guindos Ekonomia ministroak erakutsitako "harrokeria" salatu du, honen esanetan, "2016rako aurreikusi duten zero defizitak langabeziaren % 23a esan nahiko duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea