Politika -
Madrileko PPren Kongresua
Soraya Saenz: 'Irtetea lotsa emango lidake herria horrela utzita'
Bere ustez, sozialistek "lotsa" izan beharko lukete kalera irteteko orduan Espainia zein egoeratan utzi duten ikusita.
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak PSOEren kontra egin du herritarrei PPren Gobernuaren neurrien aurrean protesta egin eta kalera ateratzeko eskatzeagatik.
Saenz de Santamariaren ustez, sozialistei "lotsa" eman beharko lieke etxetik ateratzea herria utzi duten moduan utzita.
"Batzuek kalera ateratzeko deia egiten dute. Nik herria haiek utzi duten mudan utzi izan banu lotsa emango klidake kalera ateratzea", esan du presidenteordeak Madrileko PPren XV kongresuan. Aurreikuspenen arabera, kongresuak Esperanza Agirre berrautatuko du alderdiko presidentea Madrilen.
Egoera "gogorra"
PPko agintariaren arabera, "ahaleginak" eta "sakrifizioak" egiteko garaia da, egoera ekonomikoa "goghorra" delako. Baina langabezian daudenei Rajoyren gobernuarengan konfiantza izateko eskatu die.
"Jende horri guztiari konfiantza izateko eskatzen diot eta Gobernuaren eta PPren konpromisoa eskaintzen diet", esan du Saenz de Santamariak. Berak onartu egin du goizero gogoan izaten duela zein gogorra izan behar duen familia eduki eta lanpostu bat bilatu beharra haiei jatekoa eman ahal izateko.