Ekonomia -

Lan gatazka

Metroko langileek ez dute grebarik egingo negoziazioak dirauen artean

Metro Bilbaoko langileek gutxienez datorren ostiral arte grebarik ez egitea hitzartu dute, enpresako zuzendaritzarekin egiten ari diren negoziazioek emaitzak ote dituzten itxaroten duten bitartean.

Metro Bilbao. EFE
Metro Bilbao. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bibaoko langileek gutxienez ostiral arte grebarik ez egitea erabaki dute, enpresako zuzendaritzarekin dituzten negoziaketen emaitzei itxaroten dieten bitartean; hauek datozen astean jarraituko dute, sindikatuek ostegun honetan jakitera eman dutenez.

Hainbat hilabeteko eztabaidaren ostean, Metro Bilbaoko greba batzordea eta zuzendaritza atzo bildu ziren Lan Harremanen Kontseiluarekin eta puntu batzuetan bat etorri ziren. Hurrengo bileretan sendotuko dituzte horiek.

Langileek gaur egindako batzarretan, ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek batera egindako lana berretsi dute eta, datorren asteko bileren ostean, ostiralean batzar gehiago egingo dituztela eta bertan hitz egindakoari buruz erabakiko dutela hitzartu dute. Ordura arte ez dute greba gehiagorik egingo.

Gainera, bi aldeek zuhurtziaz jokatzeko konpromisoa berretsi dute.

Bestalde, Metro Bilbaoko zuzendaritzak esan duenez, azken asteotan"gidarien artean absentismoa igo izanak" "arriskuan jartzen ditu" maiatzeko zerbitzu bereziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea