Ekonomia -
Ministro Kontseilua
Gobernuak hainbat azpiegitura eta garraio pribatizatuko ditu gaur
Besteak beste, AVEn kapital pribatua sartzea izan liteke neurrietako bat.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak hainbat azpiegitura eta garraio liberalizatuko ditu gaur.
Oraindik ez dago argi zehazki zer neurri onartuko dituzten, baina, besteak beste, AVEn kapital pribatua sartzea izan liteke horietako bat.
Astelehenan, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak iragarri zuen "zerbitzu batzuk" liberalizatuko dituztela, baina ez zuen zehaztasun gehiago eman. Helburuak "kudeaketa zorrotza" egitea eta "modernizazioan aurrera egitea" direla aipatu zuen.
Ingurumen arloan, "premiazko" neurri-sorta bat ere onartzea espero da, hala nola uraren politika, zaborren kudeaketa eta espazio naturalen babesa erreformatzea.
Azkenik, Gobernuak erakundeetako publizitate plana onartuko du. Aurten, aurrekontua txikiagoa izango da.
Apirilaren 29an, Mariano Rajoy gobernuburuak ohartarazi zuen "ostiralero" onartuko dituztela erreformak, "legegintzaldia bukatu arte".