Ekonomia -
Igande honetan
Bilboko dendek ateak ez irekitzea erabaki dute, baimena eduki arren
50 pertsona inguru Bilboko Kale Nagusia bildu dira ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta, Udalak jai egunetan irekitzeko emandako baimenaren aurka protesta egiteko.
Erredakzioa
Udaletxeak aurtengo jai egunetan irekitzeko jarri duen egutegiko lehen egunean, ixtea erabaki dute Bilboko dendek. Gainera, ELA, LAB eta UGT sindikatuak deituta, Kale Nagusian bildu dira udaletxearen erabakiaren aurka protesta egiteko "Gezurrik ez; jai egunetan irekitzeak enplegua suntsitzen du" lelopean, Iñaki Azkuna alkatearen eta jai egunetan irekitzearen aurka oihu egin dute. Protesta deitu duten sindikatuetako ordezkariak egon dira bertan, besteak beste, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorra, Udaletxeko Bilduko hainbat zinegotzirekin batera.