Ekonomia -

INDUSTRIA

Sidenorrek Aguilar-AMR erosi du, txatarra industrialean espezializatutako Valentziako enpresa

Horrela, euskal enpresa siderurgikoak metalezko hondakinak tratatzeko gaitasuna sustatzen du, eta kalitateko txatarra industrialaren etengabeko hornidura bermatzen dU.

Eragiketa 2022ko bigarren hiruhilekoan itxiko da behin betiko. Artxiboko Argazkia: EFE.
Sidenorrek Basaurin duen lantegiaren irudia
Eragiketa 2022ko bigarren hiruhilekoan itxiko da behin betiko. Artxiboko Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sidenorrek Aguilar Metal Recycling-AMR erosi du, txatarra industrialean espezializatutako enpresa valentziarra, euskal enpresa siderurgikoak jakinarazi duenez.

Sidenorren arabera, erosketarekin hondakin metalikoak tratatzeko gaitasuna bultzatzen du eta kalitateko txatarra industrialaren etengabeko hornidura bermatzen du.

AMR ehun urtetik gorako enpresa bat da, hondakin metalikoak eta ez-metalikoak berreskuratzen eta birziklatzen espezializatua, gehienak automobilgintzaren sektoreari lotutako enpresetakoak. Gainera, horien barruan hondakinak kudeatzeko zerbitzuen hornitzailea da.

AMR enpresa Valentziako Sagunto herrian dago, txatarrak sortzen dituen gune garrantzitsu batean, automobilak ekoizteko plantak daudelako eta kokapen logistiko bikaina duelako, portutik 300 metrora eta salgaien trenbide-terminaletik 5 kilometrora.

Sidenorrek ez du eragiketaren zenbatekorik eman, eta erosketa 2022ko bigarren hiruhilekoan itxiko da behin betiko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Valentzia gaur Metalgintza