Ekonomia -

LEHEN HIRUHILEKOKO EMAITZAK

Iberdrolak 1.058 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino % 3 gehiago

Nazioarteko negozioek eta bereziki AEBn eta Brasilen egindakoek bultzatu dute konpainia; izan ere, Espainian bere mozkin garbiak % 29 jaitsi dira, 337 milioi euroraino.

Ignacio Galan Iberdrolako presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: Iberdrola
Ignacio Galan Iberdrolako presidentea artxiboko irudi batean
Ignacio Galan Iberdrolako presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: Iberdrola

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 1.058 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko lehen hiruhilekoan, iaz epe berean baino % 3 gehiago, konpainiak asteazken honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Nazioarteko negozioek eta bereziki Ameriketako Estatu Batuetan eta Brasilen egindakoek bultzatu dute konpainia. Izan ere, Espainian bere mozkin garbiak % 29 jaitsi dira, 337 milioi euroraino.

Mozkin horien herena baino gutxiago eskuratu du konpainiak Espainian.

Martxora arteko emaitzak aintzat hartuta, ekitaldi honetan 4.000 eta 4.200 milioi euro arteko irabazi garbiak izango dituela aurreikusten du Iberdrolak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Elektrizitatea