Ekonomia -
Osakidetzako LEP-a
Zabalik da Osakidetzaren LEParen bigarren faserako izena emateko epea
Bigarren fase honetan 1.924 plaza eskainiko dira 63 kategoriatarako, eta horien azterketak urrian eta azaroan egingo dira. 2018-2019ko LEPak 3.535 plazako eskaintza du guztira. Ekainean eta uztailean egingo dira lehen faseko azterketak.
O. P. | EITB Media
Osakidetzak 2018-2019 LEParen bigarren faserako izen-ematea zabaldu du gaur, maiatzak 3. Guztira 63 kategoriatan banatuta, eskaintzeko geratzen ziren 1.924 plazak eskainiko dira bigarren fase honetan.
2018-2019 LEPak 3.535 plazako eskaintza du guztira, eta bi fasetan banatu da. Lehen fasea abenduan egin zen, eta orduan eskaini ziren lehen 1.611 plazak, guztira 19 kategoriatarako.
Bigarren fase honetako plazetarako eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da gaurtik hasi eta ekainaren 2ko 14:00ak arte.
Osakidetzaren web-orrian, gune bat prestatu da 2018-2019ko LEParekin zerikusia duten gaien kontsulta egin ahal izateko, besteak beste, oinarri orokorrak eta espezifikoak ezagutzea, erabilgarri dauden kategoriak kontsultatzea edo deialdira aurkezteko eskaera egitea.
Izen ematea, ahal den heinean modu telematikoan egin beharko bada ere, 2018-2019ko LEParen inskripzioa bide telematikoen bidez egin ezin duten pertsonek aurrez aurre egin ahal izango dute honako leku hauetan: Donostiako Unibertsitate Ospitalea, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (Bilbao).
Bigarren fase honetako azterketak urria eta azaroa bitartean egingo dira, eta laster emango da probak egiteko lekuari, egunari eta orduari buruzko informazio zehatza.
Hauek dira guztira 2.924 plaza eskainiko diren 63 kategoriak:
1. Alergologia
2. Anatomia Patologikoa
3. Kirurgia orokorra eta digestio-aparatua
4. Ahoko eta aurpegi-masailetako kirurgia
5. Kirurgia Pediatrikoa
6. Zainketa aringarriak
7. Dermatologia, Medikuntza Kirurgikoa eta Benereologia
8. Larrialdietako medikua
9. Endokrinologia eta Nutrizioa
10. Gaixotasun infekziosoak
11. Epidemiologia Klinikoa
12. Hematologia eta Hemoterapia
13. Etxeko ospitalizazioa
14. Laneko Medikuntza
15. Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa
16. Barne-medikuntza
17. Medikuntza nuklearra
18. Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
19. Nefrologia
20. Pneumologia
21. Neurologia
22. Obstetrizia eta Ginekologia
23. Oftalmologia
24. Onkologia Medikoa
25. Otorrinolaringologia
26. Ospitaleko Pediatria
27. Psikiatria
28. Haur-psikiatria
29. Erradiodiagnostikoa
30. Erreumatologia
31. K.S.U. (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea)
32. F.E. Medikua - Tek. Analisi klinikoak
33. F.E. Medikua - Tek. Biokimika klinikoa
34. F.E. Medikua - Tek. Immunologia
35. F.E. Medikua - Ospitaleko Erradiofisikako Teknikari Teknikoa
36. F.E. Ospitaleko Farmaziako Teknikaria
37. F.E. Psikologo klinikoko teknikaria
38. Farmaziako F. Teknikoa
39. Odontologoaren F. Teknikoa
40. Goi-mailako teknikari juridikoa
41. Mantentze-lanetako eta instalazioetako goi-mailako teknikaria
42. Informatikako goi-mailako teknikaria
43. Ekonomiako goi-mailako teknikaria
44. Goi Mailako Antolakuntza Teknikaria
45. Administrazioko eta Kudeaketako goi-mailako teknikaria
46. Prebentzio, Ergonomia eta Psikosoziologia Goi Mailako Teknikaria
47. Euskara Normalizatzeko Goi Mailako Teknikaria
48. Prebentzio, Segurtasun eta Higieneko Goi Mailako Teknikaria
49. Mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikaria
50. Sukaldaria
51. Informatikako IKT
52. Girotzeko Instalazioen Teknika Teknikoa
53. Instalazio Elektrikoetako Teknikari Teknikoa
54. Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikari Teknikoa
55. Erizaintzako Laguntzailea
56. Farmaziako Laguntzailea
57. Administrari laguntzailea eta erabiltzailearen arreta
58. Zerbitzu Orokorretako gidaria
59. Osasun-garraioko gidaria
60. Larrialdietako ibilgailuaren gidaria
61. Mantentze-lanetako ofiziala
62. Zelaria
63. Zerbitzuetako langilea