Ekonomia -

Bizkaiko Ogasuna

Gorenak 4 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Ibarrari ustelkeriagatik

Zergadunen ezkutuko zerrenda bati mesedeak egitea leporatzen diote. Auzitegi Gorenak atzera bota du Bizkaiko Auzitegiaren ebazpena, Ibarra absolbitzen zuena.

Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Zerga Ikuskaritzako buruzagi ohia. Argazkia: EITB
Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Zerga Ikuskaritzako buruzagi ohia.
Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Zerga Ikuskaritzako buruzagi ohia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Zerga Ikuskaritzako buruzagi ohiari, hainbat komunikabidek gaur zabaldu dutenez.

Hori horrela, Auzitegi Gorenak atzera bota du Bizkaiko Auzitegiaren ebazpena, Ibarra absolbitzen zuena. Fiskaltzak, auziko akusazio bakarrak, ez zituela Ibarrari leporatzen zizkion delituak frogatu ebatzi zuen Bizkaiko Auzitegiak 2011ko apirilean. Orain, Ibarrak Auzitegi Konstituzionalera soilik jo dezake.

Fiskaltzak zergadunen ezkutuko zerrenda bat egitea leporatzen zion Ibarrari. Zerrendan agertzen ziren horiei mesedeak egiten omen zizkien Ibarrak, zerga ikuskaritzak galaraziz, besteak beste.

Hala eta guztiz ere, Gorenaren ebazpenak berretsi egin du Valvarena Canal Zerga Dokumentazioko buru ohiaren absoluzioa. Ministerio Publikoak kartzela-zigorra eskatzen zuen bere kontra dokumentu publikoak faltsutzea eta prebarikazioa egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea