Ekonomia -

Fiskaltzan aurkeztu dute

Salaketa aurkeztu dute Goreneko presidentearen aurka, ustelkeriagatik

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide batek aurkeztu du salaketa, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Gomez Benitez Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (BJKN) kideak salaketa aurkeztu du Estatuko Fiskaltzan Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidentearen aurka, diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita, El Pais egunkariak gaur jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, funts publikoekin Marbellako luxuzko hotel bateko gela bat eta hainbat afari ordaintzea leporatu dio. 6.000 euroko gastua, guztira.

Gomez Benitezen esanetan, bidaiak ez zuen inolako loturarik izan haren karguarekin, eta gastu pertsonalez gain, beste 27.000 euroko gastua ere ekarri zuen, zazpi bizkartzainetan.

Egunkariari berari egindako adierazpenetan, Divarrek esan du berak ordaintzen dituela bidaia pribatuak.

Jose Manuel Gomez Benitez Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (BJKN) kideak salaketa aurkeztu du Estatuko Fiskaltzan Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidentearen aurka, diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita, El Pais egunkariak gaur jakinarazi duenez.Hain zuzen ere, funts publikoekin Marbellako luxuzko hotel bateko gela bat eta hainbat afari ordaintzea leporatu dio. 6.000 euroko gastua, guztira.Gomez Benitezen esanetan, bidaiak ez zuen inolako loturarik izan haren karguarekin, eta gastu pertsonalez gain, beste 27.000 euroko gastua ere ekarri zuen, zazpi bizkartzainetan.Egunkariari berari egindako adierazpenetan, Divarrek esan du berak ordaintzen dituela bidaia pribatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Salaketak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia