Ekonomia -

iberdrola

Yolanda Diazek gaitzetsi egin ditu Ignacio Sanchez Galanen adierazpenak, behartsuenei "iseka" egiteagatik

Bigarren presidenteorde eta Lan ministroak Iberdrolako presidentearen adierazpenak izan ditu hizpide. Horrek esan zuenez, "Gobernuak ezarritako tarifa arautuarekin" jarraitzen duten "ergelek bakarrik" ordaintzen dute argindarra garestiago.

Bigarren presidenteorde eta Lan ministroa, ostiral honetako adierazpenetan. Argazkia: EFE
Bigarren presidenteorde eta Lan ministroa, ostiral honetako adierazpenetan. Argazkia: EFE
Bigarren presidenteorde eta Lan ministroa, ostiral honetako adierazpenetan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Laneko eta Gizarte Ekonomiako ministroak bere adierazpenak "berehala" zuzentzeko eskatu dio Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteari ostiral honetan, Sagunton (Valentzia) egindako ekitaldi batean behartsuenei "iseka" egiteagatik.

Galanen arabera, "Gobernuak ezarritako tarifa arautuarekin" jarraitzen duten "ergelek bakarrik" ordaintzen dute argindarra garestiago. Diazen arabera, "lotsagarriak" dira hitzok.

"Berehala zuzendu behar ditu adierazpenak, ez da edonor. Beraren gisako pertsona batek gure herrialdeko pertsona behartsuenei barre egitea lotsagarria da", eskatu du bigarren presidenteordeak prentsaurreko batean.

Lan Ministroak gogorarazi duenez, "zaurgarrienak dira tarifa horri heltzen diotenak", eta azpimarratu du Iberdrola dela "euren onura erraldoiak areagotu dituzten" hiru konpainia elektriko handietako bat.

"Uste dut herritargoak ez duela Galan jaunaren zuzenketa bakarrik espero, baita adierazpenengatik barkamena eskatzea ere", nabarmendu du Diazek.

Nadia Calviño Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko ministroak ere kritikatu du Sanchez Galanen "enpatia eza", argindarraren tarifa arautua daukaten kontsumitzaileak "ergel" deitu izanagatik.

"Harrigarriak iruditzen zaizkit familientzako, herritarrentzako eta espainiar ekonomiarentzako hain garrantzitsua den gai bati buruz hitz egiteko darabiltzan enpatia eza, arintasuna eta tonua", adierazi du lehen presidenteordeak TV3 kateko 'Els Matins' saioan eskainitako elkarrizketa batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iberdrola albisteak Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Alderdi politikoak bideoak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Elektrizitatea Yolanda Diaz Kontsumoari buruzko albisteak Enpresaburuak