Ekonomia -

Istripu ez traumatikoa

Langile bat hil da Etxabarri Dibiñako Pepsico enpresan, bihotzekoak jota

LABek salatu duenez, aurten dagoeneko 26 behargin hil dira Euskal Herrian lan-istripuan, horietako zazpi ezbehar ez traumatikoan.

Etxabarri Dibiñako (Araba) Pepsico enpresa. Irudia: Google Maps
Etxabarri Dibiñako (Araba) Pepsico enpresa. Irudia: Google Maps
Etxabarri Dibiñako (Araba) Pepsico enpresa. Irudia: Google Maps

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da Etxabarri Dibiñako (Araba) Pepsico enpresan, bihotzekoak jota, LABek ohar batean jakinarazi duenez. Sindikatu abertzalearen arabera, behargina bere lanpostuan zegoen, bihotzekoak jo dion unean.

Sindikatuak salatu duenez, aurten dagoeneko 26 behargin hil dira Euskal Herrian lan-istripuan, horietako zazpi ezbehar ez traumatikoan.

LABek hildakoaren senide, lagun eta lankideei elkartasuna eta samina adierazi die.

"Lan karga altuak eta erritmo gogorrak salatzen dituzte bertako langileek. Ez da harritzekoa, hortaz, laneko arrisku faktoreak medio, arazo kardiobaskularrak areagotzea eta bizi-kalitatean eragina izatea", kritikatu du sindikatuak.

Azkenik, Pepsico konpainiako enpresa-batzordeak datozen orduetan antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu du LABek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripua Araba LAB EAE Lana Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal sindikatuak