Ekonomia -
Lau egoitzetan
Michelineko batzordeak enplegua erregulatzeko espedientea onartu du
Enpresak enplegua eta inbertsioa mantentzeko konpromisoa hartu du. Gasteizen 1.700 langileri eragingo die, eta Lasarten 500 laguni. Estatu osoan, berriz, 4.863 langileri.
Erredakzioa
Michelin enpresako egoitza ezberdinak ordezkatzen dituen langile batzordearen gehiengoak zuzendaritzak aurkeztutako enplegua erregulatzeko espedientea onartu du, enpresako ordezkariek enplegua eta inbertsioa mantentzeko konpromisoa hartu baitute.
Lan Ministerioak baiezkoa eman ondoren, berehala jarriko ezarriko dute enplegua erregulatzeko espedientea. Litekeena da maiatza amaieran abian jartzea, irailaren 30a arte.
Lasarteko (Gipuzkoa), Gasteizko (Araba), Aranda de Dueroko (Burgos) eta Valladolideko egoitzei eragingo die. Euskadin, 1.700 langileri eragingo die Gasteizen, eta 500 laguni Lasarten. Estatu osoan 4.863 langileri eragingo die.
Joan den maiatzaren 4an jarri zuen enpresak mahai gainean Estatuko lau egoitzei eragingo dien aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientea.
Hainbat negoziazio egin ondoren, batzordea osatzen duten 13 kideetatik 9k eman diote baiezkoa (CCOO, UGT eta CSI sindikatuek). Kontrako botoa eman dute ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek.