Ekonomia -

Zaldibarko lan-istripua

Jaurlaritzak premiamendu-bidea zabaldu du Verter Recyclingen aurka, zabortegiko lanen faktura ordain dezan

Arantxa Tapia Ingurumen sailburuak onartu duenez, ezin daiteke ziurtatu noiz berreskuratuko duen Jaurlaritzak zabortegiaren lanetan ordaindutako diru publikoa, hori zehaztea epaitegien esku dagoelako.

Zaldibarko zabortegia egonkortzeko lanak. Artxiboko argazkia: Irekia
Zaldibarko zabortegia egonkortzeko lanak. Artxiboko argazkia: Irekia
Zaldibarko zabortegia egonkortzeko lanak. Artxiboko argazkia: Irekia

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak premiamendu-bidea zabaldu du Verter Recycling enpresaren aurka, Zaldibarko zabortegiaren lanek balio zuten 28,7 milioiak ordain ditzan.

Iazko urritik likidazioan dagoen enpresak, dagokion zorra ez ordaintzeaz gain, epaitegietara ere jo zuen zabortegiko lanen faktura ez ordaintzeko. Hala aitortu du Arantxa Tapia Ingurumen sailburuak, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidearen idatzizko galdera bati emandako erantzunean.

Tapia sailburuak, idatzizko erantzun horretan, dioenez, ezin daiteke ziurtatu noiz berreskuratuko duen Jaurlaritzak zabortegiaren lanetan ordaindutako diru publikoa, hori zehaztea epaitegien esku dagoelako.

Halaber, premiamendu-bidea zabaldu du Jaurlaritzak Zaldibarko Verter Recycling enpresaren aurka Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen gorpuak aurkitu eta zabortegia egonkortzeko lanen faktura ordain dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Zaldibar Ingurumena Kutsadura Durangaldea azken ordukoa