Ekonomia -

Gobernu Kontseilua

Jaurlaritzak gogor kritikatu du EAJ-PPk kutxen inguruan egindako ituna

Idoia Mendia bozeramaileak uste du "alderdi eskuindarrak" ados jarri direla "aniztasunik gabeko eta euskal gizartea ordezkatzen ez duen banketxe bat edukitzeko".

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du EAJk eta PPk Kutxen Legearen inguruan egin duten akordioa "alderdi eskuindarrek" egindako ituna dela, "aniztasunik gabeko eta euskal gizartea ordezkatzen ez duen banketxe bat edukitzeko".

Mendiak prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ostean eta Kutxabankeko asanbladen egungo osaera aldatuko lukeen Kutxen legea izan du hizpide.

Mendiak gogora ekarri duenez, "asanbladen eta zuzendaritzaren patrimonilazioa haustea" zen Eusko Jaurlaritzak proposatutako Kutxen Legearen helburua. Baina, gogor kritikatu du azkenean "alderdi eskuindarrek" bat egin eta "aniztasunik gabeko eta euskal gizartea ordezkatzen ez duen banketxe bat edukitzeko" ituna egin izana.

Arriola Garraio sailburuak, bere aldetik, "EAJk kutxen eta Kutxabanken duen hegemoniari" eutsi nahi diola uste du, baina azpimarratu du hegemonia hori ez dela "errealitate sozialaren isla".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea