Politika -

EAEko hauteskundeak

Legegintzaldiaren amaiera ez du 'sakratutzat' joko Pastorrek

Gobernantzen jarraitzeko "benetako aukerak" dituztela eta "ibilbide nahikoa" dutela azpimarratu du legegintzaldia amaitzeko.

Jose Antonio Pastor Radio Euskadiko elkarrizketa batean. EITB
Jose Antonio Pastor Radio Euskadiko elkarrizketa batean. EITB
Jose Antonio Pastor Radio Euskadiko elkarrizketa batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaleak adierazi du ez duela legegintzaldiaren amaiera "sakratutzat" joko, baina ez dela Basagoitik nahi duenera "egokituko". Gainera, "Gobernatzen jarraitzeko benetako aukerak" dituztela nabarmendu du legegintzaldia osotasunean amaitzeko.

Punto Radio irrati katean emandako elkarrizketa batean, buruzagi sozialistak Basagoitik astelehenean esandakoari erantzun dio, izan ere, uda ostean, baina azaroa baino lehen hauteskundek egiteko eskatu zuen.

Pastorrentzat, EAEko PPko presidenteak "nahi duena" eska dezake, baina "ez emateko eskubidea ere badago". Honen harira, hauteskundeak deitzeko eskumena lehendakariarena dela ekarri du gogora eta ondorioz, Antonio Basagoitik ezin duela datarik erabaki.

Era honetan, "ez dugu legegintzaldiaren amaiera sakratutzat joko"; esan du, Gobernuaren helburua "ez baita aulkiari lotzea", baina ez gara "Basagoitik esaten duenera egokituko".

Jaurlaritzan "gutxiengoan" daudela onartu duen arrean, legegintzaldia amaitu dezaketela adierazi du, PSEk Legebiltzarrean akordio "zabalak" lortu dituelako beste alderdiekin, baita "PPrekin ere". Ildo honetan, aurrekontuak "onartuta" dituela gaineratu du.

Horregatik, "Gobernatzen jarrraitzeko benetako aukerak" daudela adierazi du eta egungo legegintzaldia amaitzeko "ibilbide nahikoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea