Ekonomia -

Greba sektore publikoan

ELA eta STEE-EILAS sindikatuek ez dute greba egingo maiatzaren 31an

Bi sindikatuek egoera aztertu dute eta greba-eguna "borroka eta mobilizazio" egun bilakatzea erabaki dute. LABek, berriz, greba-deialdiari eutsiko dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta STEE-EILAS sindikatuek ez dute grebarik egingo maiatzaren 31n EAEko sektore publikoan, Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen aurrean protesta egiteko. Egoera aztertuta, greba-eguna "borroka eta mobilizazio" egun bilakatzea erabaki dute.

LAB eta ESK sindikatuek, berriz, ez dute bat egin planteamendu berri honekin eta greba deialdiari eutsi diote.

Iragarpen hau Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren murrizketak EAEn ezarriko ez dituela jakinarazi eta egun batzuetara iritsi da.

ELA eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute Bilbon, eta bertan adierazi dutenez, Jaurlaritzaren erabakiari ez diote sinesgarritasunik ematen eta irgarpen hori "interes alderdikoiekin" lotzen dute. Alabaina, "indarrak ondo neurtu" behar direla uste dute, "zerbitzu publikoak jasaten ari diren erasoen aurrean ahalik eta erantzun sendoena emateko". Gauzak horrela, EAEn deituko dituzten manifestazio, protesta eta bestelako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete sektore publikoko langileei. Protesta-egunari amaiera emateko manifestazioak antolatu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Nafarroan, berriz, greba-deialdiari eutsi diete aipatu bi sindikatuek.

LABek greba-deialdiari eutsiko dio

Bestalde, LAB sindikatuak oharra bidali du ELAk eta STEE-EILASek hartutako erabakiaren bat ez datorrela jakinarazteko, izan ere, deialdia aztertzeko arrazoirik ez dagoela uste baitu.

Joan den maiatzaren 3an ELA, STEE-EILAS eta ESK sindikatuekin sektore publikoan greba deialdia egin zutenetik gaur arte gauzak aldatu direla pentsatzeko inolako elementurik ez dagoela esan du LABek.

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketak aplikatuko ez dituela iragarri duela eta, "iruzurtzat politikoki ez-moralatzat" jo du eta erabaki horri "hauteskunde eta interes alderdikoien kutsua" hartu dio.

Gauzak horrela, Jaurlaritzak zerbitzu publikoetan egindako murrizketak aipatu ditu eta sektore horrek bizi dituen lan-baldintzak jarri ditu adibide moduan: "Zerbitzu publikoetako langileei galdetu diezaiotela; langileak zirenak aldi baterako ordezkapenak egitera pasatu dira; ordezkapenak egiten zituztenak, berriz, kaleratu egin dituzte; galdetu diezaietela langileei datorren urterako aurreiksupena zein den", azpimarratu du LABk gauzak aldatu ez direla argudiatzeko.

Gauzak horrela, eta ELAk eta STEE-EILASek hartutako erabakiaren ondotik, LABk ostiral honetako asanbladan aztertuko du gertatutako guztia.

ELA eta STEE-EILAS sindikatuek ez dute grebarik egingo maiatzaren 31n EAEko sektore publikoan, Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen aurrean protesta egiteko. Egoera aztertuta, greba-eguna "borroka eta mobilizazio" egun bilakatzea erabaki dute.LAB eta ESK sindikatuek, berriz, ez dute bat egin planteamendu berri honekin eta greba deialdiari eutsi diote. Iragarpen hau Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren murrizketak EAEn ezarriko ez dituela jakinarazi eta egun batzuetara iritsi da. ELA eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute Bilbon, eta bertan adierazi dutenez, Jaurlaritzaren erabakiari ez diote sinesgarritasunik ematen eta irgarpen hori "interes alderdikoiekin" lotzen dute. Alabaina, "indarrak ondo neurtu" behar direla uste dute, "zerbitzu publikoak jasaten ari diren erasoen aurrean ahalik eta erantzun sendoena emateko". Gauzak horrela, EAEn deituko dituzten manifestazio, protesta eta bestelako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete sektore publikoko langileei. Protesta-egunari amaiera emateko manifestazioak antolatu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Nafarroan, berriz, greba-deialdiari eutsi diete aipatu bi sindikatuek. LABek greba-deialdiari eutsiko dioBestalde, LAB sindikatuak oharra bidali du ELAk eta STEE-EILASek hartutako erabakiaren bat ez datorrela jakinarazteko, izan ere, deialdia aztertzeko arrazoirik ez dagoela uste baitu. Joan den maiatzaren 3an ELA, STEE-EILAS eta ESK sindikatuekin sektore publikoan greba deialdia egin zutenetik gaur arte gauzak aldatu direla pentsatzeko inolako elementurik ez dagoela esan du LABek. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketak aplikatuko ez dituela iragarri duela eta, "iruzurtzat politikoki ez-moralatzat" jo du eta erabaki horri "hauteskunde eta interes alderdikoien kutsua" hartu dio. Gauzak horrela, Jaurlaritzak zerbitzu publikoetan egindako murrizketak aipatu ditu eta sektore horrek bizi dituen lan-baldintzak jarri ditu adibide moduan: "Zerbitzu publikoetako langileei galdetu diezaiotela; langileak zirenak aldi baterako ordezkapenak egitera pasatu dira; ordezkapenak egiten zituztenak, berriz, kaleratu egin dituzte; galdetu diezaietela langileei datorren urterako aurreiksupena zein den", azpimarratu du LABk gauzak aldatu ez direla argudiatzeko. Gauzak horrela, eta ELAk eta STEE-EILASek hartutako erabakiaren ondotik, LABk ostiral honetako asanbladan aztertuko du gertatutako guztia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Sindikatuen albistea Euskal sindikatuak