Ekonomia -

Jaurlaritzaren arabera

Euskadiko ekonomia aurreikusitakoa baino gutxiago jaitsiko da 2012an

Euskadiko Barne Produktu Gordinak % 0,3 egin du behera, Eustatek iragarritako datuen arabera, Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino gutxiago (% 0,8). Orohar, ia 8.000 lanpostu galdu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak esan du egoera ekonomikoa "zaila eta kezkagarria dela", baina 2012. urtean EAEko ekonomia aurreikusitakoa baino gutxiago jaitsi daitekeela gaineratu du (% 1,3 jaitsiko dutela aurreikusi zuten urte hasieran).

Euskadiko Barne Produktu Gordinak % 0,3 egin du behera, Eustatek iragarritako datuen arabera, Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino gutxiago (% 0,8). Orohar, ia 8.000 lanpostu galdu dira.

Carlos Aguirreren hitzetan, euskal ekonomiaren bilakaera Espainiari eta Europari lotuta dago, baina Alemaniaren bilakaera "onak" eragina izango du Euskadiko datuetan. Ekonomia arduradunaren esanetan, murrizketak bakarrik ez, "pizgarriak" ere beharrezkoak izango direla ekonomia suspertzeko.

Zor publikoari dagonionez, Jaurlaritza "lasai" dagoela esan du Aguirrek. Arrisku saria 500 puntutik gora egon bada ere, zor publikoari ez diola eragingo esan du sailburuak. Jaurlaritzarena merkatuan "kokatuta" dagoela esan du, edo Europako inbertsiorako bankuarekin adostuta.

Azkenik, 2012. urte osoari begira, Aguirrek ez du aurreikuspenik zehaztu nahi izan, "egoera oso aldakorra baita". Litekeena, urte amaieran "gorako bidean" egotea dela azpimarratu du, oso hazkunde txikiarekin bada ere.

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak esan du egoera ekonomikoa "zaila eta kezkagarria dela", baina 2012. urtean EAEko ekonomia aurreikusitakoa baino gutxiago jaitsi daitekeela gaineratu du (% 1,3 jaitsiko dutela aurreikusi zuten urte hasieran).Euskadiko Barne Produktu Gordinak % 0,3 egin du behera, Eustatek iragarritako datuen arabera, Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino gutxiago (% 0,8). Orohar, ia 8.000 lanpostu galdu dira. Carlos Aguirreren hitzetan, euskal ekonomiaren bilakaera Espainiari eta Europari lotuta dago, baina Alemaniaren bilakaera "onak" eragina izango du Euskadiko datuetan. Ekonomia arduradunaren esanetan, murrizketak bakarrik ez, "pizgarriak" ere beharrezkoak izango direla ekonomia suspertzeko. Zor publikoari dagonionez, Jaurlaritza "lasai" dagoela esan du Aguirrek. Arrisku saria 500 puntutik gora egon bada ere, zor publikoari ez diola eragingo esan du sailburuak. Jaurlaritzarena merkatuan "kokatuta" dagoela esan du, edo Europako inbertsiorako bankuarekin adostuta. Azkenik, 2012. urte osoari begira, Aguirrek ez du aurreikuspenik zehaztu nahi izan, "egoera oso aldakorra baita". Litekeena, urte amaieran "gorako bidean" egotea dela azpimarratu du, oso hazkunde txikiarekin bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Eustat gaur