Ekonomia -
emplegu publikoa
Nafarroako Parlamentuak argi berdea eman dio Foru Administrazioan ia 3.600 lanpostu egonkortzeko dekretuari
Nafarroako Gobernuak, baina, lege proiektu gisa tramitatzea onartu du, EH Bilduk hala eskatuta. Egonkortze prozesuarekin, gaur egun foru administrazioan % 43koa den interinitatea % 13raino jaitsiko litzateke, Javier Remirezen esanetan.
eitb media
Nafarroako Parlamentuak baimena eman dio Foru Administrazioan ia 3.600 lanpostu egonkortzeko dekretuari, baina lege proiektu gisa tramitatzea onartu du Gobernuak, EH Bilduk hala eskatuta. Gobernuaren arabera, egun dagoen % 43ko interinitatea % 13raino jaitsiko litzateke.
Maria Chiviteren gobernuak EH Bildurekin adostutako abstentzioari esker egin du aurrera. Dena dela, plaza kopurua eskasa dela diote EH Bilduk bezala, Geroa Baik, eta dekretuaren kontra bozkatu duten Navarra Sumak eta Izquierda-Ezkerrak. Beraz, egonkortze prozesua hobetze aldera, Nafarroako Gobernuak lege proiektu gisa tramitatzea onartu du.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailea akordiorako prest agertu da: "Eskua luzatuta jarraituko dugu, eta testu hau hobetzeko prest gaude", azaldu du.
Dekretuaren arabera, 3.589 lanpostu egonkortu lirateke Foru Administrazioan, horietatik % 80 meritu bidez eta, % 20, berriz, oposizio-lehiaketa bidez. Gobernuaren arabera, egonkortze prozesuarekin gaur egun Foru Administrazioan % 43koa den interinitatea % 13raino jaitsiko da.