Ekonomia -

OSAKIDETZA

Osakidetzako sindikatuek manifestazioa deitu dute ekainaren 26rako Bilbon, Lehen Arretaren egoera salatzeko

SATSE, ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek oso larritzat jo dituzte Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren hitzak.

2021ean egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE.
2021ean egindako manifestazio bat
2021ean egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioa deitu dute ekainaren 26rako Bilbon, lehen mailako arretaren egoera "larria" eta gainkarga salatzeko. Horrenbestez, Osakidetzako sindikatuek erantzun bateratua emango diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Lehen Arretako medikuak falta direla-eta aste honetan iragarri duen berrantolaketari. Medikuen sindikatuak ez beste guztien iritziz, Sagarduiren adierazpenek argi utzi dute osasungintza publikoaren desegitea martxan dagoela.

Halaber, ekainaren 22an itxialdiak egingo dituzte murrizketak izango diren Lehen Arretako zentroetan. SATSE, ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek bilera egin dute ostiral honetan eta oso larritzat jo dituzte osasun sailburuaren hitzak. Hala ere, Sagarduiren iragarpenak ez dituela ezustean harrapatu esan du Esther Saavedra ELAko ordezkariak sindikatu guztien izenean. Medikuen sindikatuak, berriz, uko egin dio bileran parte hartzeari.  

"Pandemiaren aurretik datorren joera dela Osakidetzan murrizketak ezartzearena. Ez soilik lehen arretako zerbitzuan, baita gainontzeko zerbitzu guztietan ere", adierazi du.

Nahita bilatutako egoera izan da sindikatuen esanetan. "Osasun Sailak jakin bazekielako egoera hau iritsiko zela eta, hala ere, ez duela ezer egin arazoari irtenbidea emateko", esan du Saavedrak.

Martxa 12:00etan abiatuko da, Jesusen Bihotza plazatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Eusko Langileen Alkartasuna LAB Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Sindikatuak Erizaintza albisteak CCOO UGT Langileen Batasun Orokorra