Ekonomia -

EITB DATA

Hego Euskal Herriko hamar pertsonatik bi alokairuan bizi dira

Bai Euskadin, bai Nafarroan, bai Espainian, gora egin du pixkanaka alokatzeko joerak, hainbat faktoreren ondorioz.

Alokairuak ez du lortu % 20tik gora igotzea. Irudia: EITB MEDIA
Alokairuak ez du lortu % 20tik gora igotzea
Alokairuak ez du lortu % 20tik gora igotzea. Irudia: EITB MEDIA

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko hamar pertsonatik bi alokairuan bizi dira. Ehuneko hori etxebizitza jabetzan duten zortzi familietatik oso urrun dago oraindik. Hala ere, alokatutako etxeen pisuak gora egiten du pixkanaka Euskadin, Nafarroan eta Espainian. Gorakada horren atzean dauden faktoreak honako hauek dira: etxebizitzarik erosi ezin izatea edo nahi ez izatea, edo atzerriko pertsonen gero eta pisu handiagoa.

Hala ondorioztatzen du EITB Datak etxebizitzaren merkatuari buruz egindako azken txostenak, ostegun honetan EITB Media hedabide guztietan argitaratutakoak.

Txostenaren ondorioen artean, honako hau ere jasotzen da: jabetzan edukitzearen prebalentzia eta, oro har, erostearen kostua alokatzearenaren ia antzekoa denez, aurreikus daiteke alokairuan dauden zati bat etxebizitza jabetzan erostera igaroko dela pixkanaka.

Nerea Zaldua Ikeiko aholkulariak eta EITB DATAko kolaboratzaileak azaldu digu zergatik ari den galtzen etxebizitza eros dezaketen biztanleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza EITB Data