Ekonomia -
Murrizketen aurrean
Aberatsentzako zerga gehiago defendatzen ditu ELAk
ELA sindikatuak diru gehien dutenek gehiago ordaintzea defendatu du, zerga gehiago jarriz, iruzurra ekidin eta hezkuntza eta osasuneko murrizketei aurre egiteko.
Erredakzioa
Elena Gerenabarrenak, ELA sindikatuko Arabako Osasun arloko bozaramaileak, dirudunek zerga gehiago izan behar dituztela defendatu du, osasun eta hezkuntzan burutzen ari diren murrizketei aurre egiteko. Hitz hauek, Gasteizeko Txagorritxu Ospitalean egin ditu, murrizketen aurka ELA, LAB eta ESK sindikatuek egindako kontzentrazioan.
Gerenabarrenari ondo iruditu zaio Patxi Lopezen Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean murrizketen aurka jarritako helegitea, baina Exekutibo sozialistaren jarrera "fartsa" bat dela gaineratu du, helburu elektoralak dituelako.
Oraingo Eusko Jaurlaritzari eta hurrengo hauteskundeetatik aterako den gobernuari ohartarazi die ELA sindikatua aurrean izango dutela Mariano Rajoiren Gobernuak iragarritako murrizketei aurre egiten.